2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kreditu berezien eta kreditu-gehikuntzen gaineko espedientea, Udalaren 2014ko aurrekontu arruntean. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2014ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu-gehikuntzen gaineko espedientea onetsi zuen, 2014ko udal aurrekontu arruntean; guztira 259.685,91 euro dira.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2014ko urriaren 31n.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.
Iragarkiaren kodea: L1414748