2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Ordenantza, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Txulapaingo Udalak, 2014ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ordenantzaren behin betiko testuarekin batera.
Markalainen, 2014ko azaroaren 3an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.
Iragarkiaren kodea: L1414760