2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
2015ko zerga-tasak. Onespena
Alloko Udalak, 2014ko urriaren 31n egin bilkuran, zerga-tasak onestea erabaki zuen. 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra eta hauek dira:
1.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,173.
2.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,426.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.
4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indize aplikagarria, 1,1.
5.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatzea, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.
6.–Tasa hauek ere onestea:
–Usiko eta Aristregiko ur zerbitzua:
- Kontagailuagatik, gutieneko kuota, hilean: 1,80 euro.
- Kontsumoagatik, kuota 120 metro kubikoraino, hilean: 0,15 euro/metro kubiko kontsumitua.
- 120 metro kubikotik goiti bada: 0,30 euro.
Argitara ematen da eta ohartarazten, ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Markalainen (Txulapain), 2014ko azaroaren 3an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.
Iragarkiaren kodea: L1414759