2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Aldaketa xehakatua Hirigintzako Udal Planean. Behin betiko onespena
Itzako Udalak, 2014ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen determinazio xehakatuen aldaketa, lurzatien arteko itxiturei eta etxebizitzetako eranskinen estalkiei buruz.
Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.
Eritzebeitin, 2014ko urriaren 21ean.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.
ERANSKINA
Onetsitako aldaketa
39. artikulua. Finketako itxiturak.
Egin nahi den edozein itxiturak bat etorri beharko du finkaren lerrokadura ofizialak ezarritako gehieneko perimetroarekin, eta ez dira hesitzen ahalko planoetan antolamenduaren ondoriozko jabetza publikotzat ageri diren atalak.
Finketako itxiturek gehienez 2 metroko garaiera izanen dute espaloiaren sestratik neurtuta, salbu eta lurzatia karrikaren sestra baino gorago dagoenean; kasu horretan gehieneko garaiera 3 metro izanen da espaloiaren sestratik neurtuta, eta justifikatu beharko da karela (metalezko baranda edo burdin sarea) lurzatiaren barnealdetik ez dela 1 metro baino garaiagoa, eskema honetan ageri den moduan:

Irizpide bera erabiliko da lurzatien arteko barne itxituretarako eta barneko eustormetarako. Horrez gain, betelana edo hondeaketa eginda 2 metrotik gorako itxitura jarri nahi bada, ondoko lurzatiaren jabearen baimena beharko da horretarako.
Horma mailakatuak egin nahi badira, horien arteko tartea hormarik handienaren garaiera halako bi izanen da, gutxienez. Tarte horretako lurrak malda egonkorra izan behar du (B/H = 1/2 gehienez).
Hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko itxituren materialak honakoak izan daitezke:
a) Landare itxitura. Landareak lerrokadura ofizialetik 1 metrora gutxienez landatuko dira, eta ahal dela hemengo espezieak erabiliko dira.
b) Burdin sarea edo metalezko sarea, eta osagarrirako, landarezko itxitura.
c) Obrako itxitura; haren alderdi opakoa izanen da harlangaitzezkoa, hormigoizkoa edo bistako enkofratua, harea koloreko bistako hormigoizko bloketan, harri erregularreko plakaduran edo zarpiatu igeltsuztatu eta pintatuz emandako akabera duela; ez da metro bat baino handiagoa izanen; gainerakoan, berriz, burdin sarea, itxitura gardena edo landarezko itxitura.
d) Obrako itxitura; haren alderdi opakoa hormigoizkoa edo, harea koloreko bistako hormigoizko bloketan, edo zarpeatu igeltsuztatu eta pintatuz emandako akaberan; ez da metro bat baino handiagoa izanen; gainerakoan, berriz, zurezko oholeria erabiliko da.
Hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian, finkek karrikara edo espazio publikora begira dituzten itxiturak a) edo c) motakoak izanen dira eta inguruarekin eta inguruko eraikuntzekin bat datorren tratamendu estetikoa emanen zaie. Unitate homogeneoetan edo 3 etxebizitza edo gehiago dituzten lurzatietan, denek itxitura berdin-berdina izanen dute materialei dagokienez. Hautatu beharreko itxitura berdinaren ezaugarriak Plan Partzialean definituko dira, edo bestela xehetasun azterlan batean, edo kasuan kasuko unitatea urbanizatzeko proiektuan.
Lurzatien arteko itxituretan baino ez da erabiliko d) motako itxitura.
Lurzatiko itxiturak eraikin katalogatu batean badaude, haien xedea eraikina nabarmentzea izanen da; beraz, debeku izanen dira itxitura desegokiak, eraikinak eremu publikotik duen ikusmira murrizten edo galarazten badute. Babes osoko eraikin katalogatuetako lurzatietan, itxiturek Vianako Printzea Erakundearen baimena beharko dute.
Lurzoru urbanizaezinean, itxitura hauek bakarrik dira zilegi:
a) Landare hesia, ahal dela hemengo espeziez osatua.
b) Landa erako itxitura, gehienez metro bateko garaierakoa. Bata bestetik gutxienez 2 metrora kokatutako zurezko zutoinek osatuko dute, burdin hariz lotuak, edo autopista nahiz landa erako metalezko sarez (alanbre meheko sarea, 20/30 cm-ko lauki librea duena).
Dena dela, lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren eraikuntzako erabilera edo jardueretan, Nafarroako egungo araudiari jarraituz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea, gaur egun) ezaugarri hauetako itxitura jartzeko baimena ematen ahalko da:
a) Landare hesia, ahal dela hemengo espeziez osatua.
b) Burdin sarea edo metalezko sarea, eta osagarrirako, landarezko itxitura.
Eustormetan harri-lubetak onartuko dira, betelanak landare lurrez eta ez hormigoiz egiten badira eta baldintza orokorretan adierazitako garaierak badituzte, gehienez. Bakar-bakarrik onartuko dira harri-lubeta edo eustorma garaiagoak, horiek behar dituzten obra publikoetan edo azpiegitura orokorretan.
Nafarroako Gobernuaren errepideen ukipen eremuan, lurzoru urbanizaezinean programatzen diren itxiturak zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora jartzen ahalko dira, baldin eta gardenak badira eta gehienez ere 0,60 metroko garaiera duen zokalo korritua badute eta sare metalikoa edo burdin sarea jartzen bada, betiere lurretik 2 metroko altuera bitarte. Heskaiak eta landaketak ere 0,6 metroko zokaloa duen itxitura bezala paratuko dira.
Bide publikoen ondoan dauden itxiturek ez dute okupatuko bide horien kanpoko ertzetik dagoen 3 metroko zortasun eremua.
42. artikulua. Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuak hiri lurzoruan.
1. Eranskinak.
Fatxadako lerrokaduretatik kanpora, eraikinik gabeko eremu pribatu libreetan, Udalak baimentzen ahalko ditu garajetako eraikin osagarriak, egurtegiak edo baratzezaintzarako edo lorezaintzarako berezko osagarriak, salbu eta debeku berariazkoa duten tokietan eta betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
–Udal Planak indarra hartzean ziren bizitegitarako eraikin finkatuetan baizik ez dira baimenduko eraikin osagarriak. Ez dira onartzen interes bereziko eraikin katalogatuetan.
–Eraikina ez da onartuko eraikin nagusiaren beste eraikin osagarri batzuk badira.
–Ez da eranskina onartuko egungo eraikinen oinplanoko gaurko okupazioa handiagoa bada lurzatiaren azalera osoaren %40 baino.
–Eranskinaren azalera eraikia 40 m² izanen da gehienez (ataripe irekiak barne, ez teilatu-hegalak), muga batekin, izan ere eraikin guztien (finkatuak gehi eranskina) baturaren oinplanoko okupazioa ez da lurzatiaren azalera osoaren %40 baino gehiago izan behar.
–Solairu bakarrekoa izanen da, eta haren garaiera 2,5 metro izanen da gehienez.
–Lurzatiko mugetan espazio publikora jotzen dutenen aldera, gutxieneko atzeraemangunea 2 m-koa izanen da. Beste lurzati batzuetara jotzen duten itxiturei atxikitzen ahal zaizkie.
–Eraikitzeko material hauek erabiliko dira: zer paretari atxikitzen zaizkion, haien gisako fatxadak, harlangaitzezkoak edo zarpiatuak eta pintatuak; estalki maldaduna, teila zeramika gorri edo harekara edo eraikin nagusiaren antzeko kolorea duen teila asfaltikoa; estalkiaren egitura zurezkoa, bistako teilatu-hegal zurezkoak dituena; ate-leihoetan, zurezko arotz-lanak.
–Obra lizentzia emateko, proiektu tekniko ikus-onetsia aurkeztu beharko da.
2. Pilotalekuak eta igerilekuak.
Pilotaleku eta igerileku estaliak debeku dira planoetan ezarritako fatxadako lerrokaduretatik kanpo. Eraikin nagusietarako onartzen diren material berberekin egin beharko dira.
Eraikinik gabeko eremu pribatuetan aire zabaleko igerilekuak baimentzen ahalko dira, baldintza hauek betetzen badira:
–Indarra duten higiene eta osasun baldintzak betetzea.
–Eraikuntzaren bolumena lurraren mailatik gora ez irtetea.
3. Lorategiko hornigarriak.
Eraikuntzarik gabeko eremu libreetan baimenduak daude estali gabeko pergola irekiak eta lorategiko hornigarri eta apaingarriak, iturriak, etab.
Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuetan onartutako dekorazio eta lorategiko elementuak dira itxi gabeko ataripe estaliak, 8 m²-ko gehieneko azalera dutenak, eta lorategiko etxolak, 6 m²-ko gehieneko azalera dutenak. Lurzati bakoitzeko etxola edo ataripe bakarra onartuko da. Obra txikiak direnez, obra lizentzia emateko teknikari eskudunak sinatutako memoria baloratua eskatuko da.
Adierazitako azalera baino handiagoa duten eraikinak eranskintzat hartzen dira; horiek 1. atalean arautzen dira eta horietarako proiektu tekniko ikus-onetsia behar da.
4. Berotegiak.
Baratza duten lurzatietan, berotegi bat jartzen ahalko da, betiere desmuntagarria (ez finkoa), gehienez 40 m²-ko azalera duena eta gailurrean gehienez 2,5 m-ko garaiera, eta lurzatiko mugetatik gutxienez 2 m atzerago kokatua.
5. Industriarako, hirugarren sektorerako edo biltegirako erabilera duten lurzatiak.
Eraikinik gabeko eremu pribatuetan debeku dira biltegiak, hondakindegiak, etxolak, etab. Ondokoak baizik ez dira onartuko: instalazioa erabiltzen dutenek ibilgailuak aparkatzeko estalpe edo markesinak, erregai biltegiak, transformazio zentroak eta energia hornidurarekin zerikusia dutenak, eta produktu bukatuen biltegiak, beren ezaugarriengatik ezinbestez eremu horretan kokatu behar badira.
43. artikulua. Estalkiak.
Orokorrean estalkia bi edo lau isurkikoa izanen da, %25eko maldakoa gutxienez eta %45ekoa gehienez. Eraikina etxesail itxi bateko atal baldin bada eta horrek, oro har, isurki desberdinetako bolumena badu, onartzen ahalko da estalkiak isurki bat izatea, betiere multzoak zenbait isurkiko inguratzailea badu. Estalkiaren materialak hauek izanen dira:
–Hiri lurzoruko edo lurzoru urbanizagarriko eraikinak:
- Zeramikazko teila, gorria edo harekara.
–Eraikin osagarri edo eranskinetan, 40 m²-tik beherakoak badira, kolore gorriko teila asfaltikoa baimenduko da.
–Industriarako edo biltegiratzeko eraikinetan, zeramikazko teila gorri edo harekaraz gain, xafla metaliko gorria, zuria edo krema kolorekoa onartzen da.
–Ekipamendutarako eraikuntzetan eta berezietan, diseinua librea izanen da.
–30 m² baino gutxiagoko eraikuntzak lurzoru urbanizaezinean:
- Zeramikazko teila, gorria edo harekara.
- Hormigoizko teila, gorria edo harekara.
- Teila asfaltiko gorria.
–Lurzoru urbanizaezineko eraikinak, 30 m²-koak edo handiagoak:
- Zeramikazko teila, gorria edo harekara.
- Hormigoizko teila, gorria edo harekara.
- Xafla metalikoa, gorria, zuria edo krema kolorekoa.
Estalki lauak onartzen dira (herri bakoitzeko alde zaharrak osatzen dituzten eraikinetan izan ezik, hau da, hiri lurzoru finkatu gisa mugaturiko eremuetan izan ezik, Itzako arkitektura tradizionalean eraikuntzan aldatzen ez diren elementuak baitira), baldintza hauekin:
–Beheko solairuetan, solairuaren azaleraren %40 gehienez.
–Goiko solairuetan eta estalkian, solairuaren azaleraren %20 gehienez.
Orobat, estalki maldadadunen gainean mantsardak onartzen dira (herri bakoitzeko alde zaharrak osatzen dituzten eraikinetan izan ezik, hau da, hiri lurzoru finkatu gisa mugaturiko eremuetan izan ezik, Itzako arkitektura tradizionalean eraikuntzan aldatzen ez diren elementuak baitira) baldintza hauek betez gero:
–Mantsardaren azpiko edo gaineko estalki maldadunaren zatia ez da 2 m baino txikiagoa izanen.
–Kanpoko zabalera, gehienez: 2 metro.
–Estalkiaren erdian kokatua (mantsarda bat estalkiko isurki bakoitzeko).
–Bi isurialdeko estaldura, gainerakoaren material berarekin.
–Albokoak, fatxadaren material berarekin tratatuak.
–Eskema:

Iragarkiaren kodea: L1414159