220. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2015eko ekitaldiko karga-tasak. Onespena

Funesko Udalak, 2014ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, ondasun higiezinak ordainarazteko karga-tasa hauek finkatzeko erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hona zer tasa izanen diren 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,342 izanen da.

Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–2015erako gainerako udal zergak beren horretan uztea, 2014ko ekitaldi honetan dauden bezala.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki horien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Administrazioarekiko Auzien organo jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Funesen, 2014ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1414754