1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2226/2014 EBAZPENA, urriaren 23koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 482.500 euroko gastua baimentzen duen Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen Ebazpena aldatzen duena, gastu hori Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan inbertsioak eginez enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzetarako izanik. Diru-laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 22ko 641/2013 Ebazpenaren bidez arautzen dira 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Kooperatiba eta lan sozietateetarako diru-laguntzak, enplegua sostengatzeko” izeneko 170001 15100 7709 241200 kontu-sailaren kargura.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 7ko 106/2014 Ebazpenaren bidez, 482.500 euroko gastua baimendu zen kooperatibentzat eta lan sozietateentzat, diru-laguntza gisa, inbertsioak egiteko, 2014. urtera luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu Plana. Kooperatiba eta lan sozietateetarako diru-laguntzak, enplegua sostengatzeko” izeneko 170001 15100 7709 241200 kontu-sailaren kargura.
Dagoen eskaera egonda, ez baita aipatu 106/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako aurrekontuko diru-izendapenarekin estali, Nafarroako Gobernuak, guztira, 138.701 euro gehitzea erabaki du kooperatibetan eta lan sozietateetan inbertsioak egitera bideratzen diren diru-laguntzen deialdiko zenbatekoari.
Azaldutakoarekin bat, eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Kooperatibentzat eta lan sozietateentzat inbertsioetara bideratutako diru-laguntzen deialdian baimendutako gastua aldatzea, deialdi horretarako kredituari 138.701 euro gehituta. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 22an emandako 641/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu deialdia.
2. Deialdi horretarako baimendutako gastuari 138.701 euro gehitzeko baimena ematea, 2014. urtera luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Kooperatiba eta lan sozietateetarako diru-laguntzak, enplegua sostengatzeko” izeneko 170001 15100 7709 241200 kontu-sailaren kargura (diru-laguntza eta laguntzen biltegi zentraleko zenbakia: 4529).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2014ko urriaren 23an.–Zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F1414355