214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LEITZA

Bertaratzeko ediktua

2014ko urriaren 23an, Leitzako Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen:

“Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2014ko irailaren 18ko probidentzian, Angel M.ª Zabaleta Garinek jarritako gora jotzeko errekurtsoa jakinarazi zuen. Udalak Landagoikoa alderdian dauden baratzetako bidearen sarbidea bermatzeko eskaera ez onartzearen aurkakoa da errekurtsoa.

Urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki dut:

1. Nafarroako Administrazio Auzitegira bidaltzea espedientearen kopia eta alegazioen txosten idatzia.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean.”

Leitzan, 2014ko urriaren 23an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1414315