214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1545/2014 Ebazpena, urriaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2014ko lan eskaintza publikoa onesten duena”. 2014ko urriaren 14ko Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki baten bidez onetsi zen.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko 2014ko urriaren 14ko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia “Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2014ko lan eskaintza publikoa onesteari buruzkoa”.

“ERABAKIA, UNIBERTSITATEKO 2014 URTERAKO IRAKASLEEN ETA IKERTZAILEEN LAN ESKAINTZA PUBLIKOA ONESTEN DUENA

2013ko abenduaren 23ko 22/2013 Legeak, Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, ezartzen du urte honetan zehar arlo publikoan ez dela langile berririk sartuko, eta lege horren 21. artikuluan ezartzen da muga horretatik salbuetsiko direla zenbait arlo eta administrazio, eta horien artean unibertsitateak daudela, eta xedatzen da gehienez ere, ehuneko 10eko birjarpen tasa ezarriko dela.

Aipatu 21. artikuluaren bosgarren atalean ezartzen da Unibertsitateetako irakaskidegoetako ikertzaileen lanpostuak betetzeko deialdien baimen-balioa, mendeko diren Administrazio Publikoek emandakoa, lan eskaintza publikoan sartzen diren langileen birjarpen tasa ezartzetik eratorritako lanpostuek baldintzatuko dutela, eta 2007ko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70. artikuluaren 2. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazio Publikoaren gobernu erakundeak onetsi behar duela eta «Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean» argitara eman behar dela edo, bestela, Estatukoan, 2014. urtea amaitu baino lehen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskidegoetako irakasle eta ikertzaileen 2014ko lan eskaintza publikoak barnean hartzen ditu aurrekontu esleipena daukaten eta langile berriak sartuta bete behar diren giza baliabideen beharrak. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarri bezala, lan eskaintza publikoak, giza baliabideen plangintza tresna den aldetik, langileak definitzen eta kopuruak zehazten ditu giza baliabideen plangintza orokorretik eratorritako beharren eta lehentasunen arabera.

2013ko ekitaldian Unibertsitate honetan zerbitzua emateari utzi dioten langile finkoen kopuruaren arabera, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuari jakinarazi zaion langileen birjarpen tasa, 2013ko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. Bat. 3 artikuluaren hirugarren atalean ezarritako kalkuluarekin bat, lanpostu batekoa da. 2013ko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. Bat. 2.I) artikuluarekin bat, deitzen den lanpostua Unibertsitateko katedraduna, Unibertsitateko irakasle titularra edo Kontratupeko irakasle doktorea izan ahal da.

Ikusirik Langileen Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Irakaskuntza Batzordea 2014ko urriaren 10ean bildurik.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, Irakaskuntza Antolatzeko errektoreordeak proposaturik, bere kideek aldez aurretik eztabaida eginda, 2014ko urriaren 14an egindako bileran, hartu duen.

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Lan eskaintza publikoa onestea.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko 2007ko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70. artikuluan eta Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2013ko abenduaren 21eko 22/2013 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onetsi da Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskidegoetako irakasle eta ikertzaileen 2014ko lan eskaintza publikoa.

Bigarrena.–Lanpostu kopuruak zehaztea.

2014. urterako irakasle eta ikertzaileen lanpostu kopurua ondoko hau da:

KIDEGOA

TALDEA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Unibertsitateko titularra

A1

1

Hirugarrena.–Hautaketa prozesuak.

Lan Eskaintza honetatik eratortzen diren hautaprobak arautzen dituzten oinarri espezifikoak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratu behar dira hiru urteko epean, Lan Eskaintza hau argitaratzen den egunetik aurrera, 2007ko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70. artikuluaren 1. atalean ezarritakoarekin bat.

Arautegiaren aldaketa bat eginez gero, eta betetzeko deitzen diren lanpostuak hornitzeko, azkenik Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskidegoetako plantillako langile finkoei esleitzen bazaie, barne sustapeneko lanpostutzat hartuko da, eta hortaz, langileen birjarpen tasa ez bada agortzen, Irakasle eta Ikertzaileen Lan Eskaintza Publiko hau partzialtzat hartu beharko litzateke.

Laugarrena.–Zabalpena.

Erabaki hau igortzea Irakaskuntza Antolatzeko Errektoreordetzara, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea”.

Iruñean, 2014ko urriaren 14an.–Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1414332