2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Datu pertsonalak dituzten fitxategien arautzea
Ikusirik Mankomunitate honek eginiko auditoretza, Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren Erregelamendua garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delako auditoretza horrek emaniko txostena aztertu ondoren, honako hau ikusi da:
Datu pertsonal bat gehiago sartu dela Langileria kudeatzeko fitxategian.
Mankomunitate honetan fitxategi berriak daudela, datu pertsonalak dauzkatenak eta prozesatzen dituztenak; horiek dekretu honen 2. puntuan zehazten dira.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Langileria kudeatzeko fitxategia (kode zenbakia, 2100181609) aldatzea, presentzia kontrolatzeko sistema aldatu baita; izan ere, orain langileen hatz marka biltzen da.
2. Mankomunitate honen ondoko fitxategiak indarrean jartzea, bertan baitaude eta prozesatzen baitira datu pertsonalak:
ELKARTEEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Fitxategi mistoa, eskualdeko elkarte guztiekiko harremanetarako |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Elkarte guztiekin harremanak edukitzea, elkarrekin eta modu koordinatuan jarduketak egiteko |
Ukituak | Elkarteak ordezkatzen dituzten pertsonak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda |
Bilketan erabilitako euskarria | Datuak biltzeko paperezko inprimakiak |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Unitate arduradunak | Mankomunitatea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Mankomunitatearen bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
BOLUNTARIOEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Boluntarioen inskripzioaren fitxategia |
Tratamendu sistema | Mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Boluntarioek izena emateko fitxategia |
Ukituak | Boluntariotako izena ematen dutenak |
Datuak nola biltzen diren | Papera, ahozko elkarrizketa |
Bilketa egiteko euskarria | Datuak biltzeko data, boluntarioa izateko |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez da halakorik eginen |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Mankomunitatearen bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefono finkoa eta sakelakoa |
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
X | Prestakuntza/tituluak |
X | Bertzelakoak: Gidabaimena |
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren lehen xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).
Noain Elortzibarren, 2014ko urriaren 23an.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.
Iragarkiaren kodea: L1414300