2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa Hirigintzako Udal Planean. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, irailaren 4ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi du aldaketa xehakatua Hirigintzako Udal Planean, Elkano-Ibiriku-Eguesko hilerriaren inguruan babes eremu bat mugatzeko eraikinen aldera. Zehatz-mehatz, aldaketak eragiten dio Elkano-Ibiriku-Egues (AR1 banaketa eremua) aldeko hirigintzako arau partikularren 59. artikuluari, determinazio hau eransten baitio: Eraikin berriak, gutienez ere, hilerritik 50 metrora kokatuko dira, hilerriaren kanpoko perimetrotik neurturik.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, onesteko erabakiaren kontra, errekurtso hauek paratzen ahal direla: berraztertzekoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina; gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitalpen horretatik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Orobat, aldatzen den araudia dela-eta, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunean, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Sarrigurenen, 2014ko irailaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1414319