214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2014ko aurrekontuan.

Iragarkia 2014ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea, eta argitara emanen da behar diren ondorioak izan ditzan.

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan

1. Kreditu gehikuntza: 432.601 kontu-saila: “Ezponda egonkortzea, etxebizitzak paratzeko”: Gastuak guztira: 15.792,11 euro.

Finantzaketa: Beheititurik 121.628 kontu-saila: “Ondasunen inbentarioa”: Diru-sarrerak, guztira: 15.792,11.

2. Kreditu gehikuntza: 452 621 kontu-saila: “Igerilekuetako estalkia konpontzea”: Gastuak guztira: 8.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: Diru-sarreren kontu-saila: 870: Zenbatekoa: 4.000 euro.

Euriak estalkian egindako kalteengatik MGS aseguru etxetik heldu diren diru-sarrerak: 470 kontu-saila. Zenbatekoa: 4.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 8.000 euro.

3. Kreditu berezia: 751.487 kontu-saila: “Teder elkarteko eta tokiko garapeneko kuota”: Gastuak guztira: 1.100 euro.

Finantzaketa: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 870 kontu-saila: Diru-sarrerak, guztira: 1.100 euro.

Sartagudan, 2014ko urriaren 24an.–Alkatea, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1414338