2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hasiera batez onestea merkataritza ez-egonkorra arautzen duen ordenantza
Iruñeko Udalbatzak hasiera batez onetsi zuen, 2014ko urriaren 17ko Osoko Bilkuran, Merkataritza Ez-egonkorra arautzen duen Ordenantza.
Espedientea jendaurrean paratuko da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Alorreko bulegoetan (Udaletxe plaza, zk.g., 4. solairua), eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Halaber, Ordenantza Iruñeko Udaleko Iragarki-taulan ere jarriko da jendaurrean ikusgai.
Behin jendaurreko epea alegaziorik egin gabe iraganda, Ordenantza behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Iruñean, 2014ko urriaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1414358