214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Oihan enkantea

Erriberriko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–627 makalek osaturiko aprobetxamendua, 540 t-ko pisua baitute. Erriberriko udal mugapeko 16. poligonoko 1878 eta 1879. lurzatietan eta 15. poligonoko 1624. lurzatian dago, Rioseco, La Planilla eta el Cerrado alderdietan.

Hasierako prezioa: 7.020 euro.

2. Proposamenak Udal Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau argitaratu ondoko hamaborzgarren eguneko 13:00ak baino lehen, behin-behineko fidantzatako lizitazioaren prezioaren %2 (140,40 euro) Udal Diruzaintzan sartu izanaren gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batean.

3. Enkantea esleipen epea bukatu ondoko bortz egunen barnean eginen da, prentsan argitaratzen den iragarkian aipatzen diren egunean eta orduan.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Erriberriko Udaleko bulegoetan eta Udalaren web orrian (www.olite.es).

Erriberrin, 2014ko urriaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.

ERANSKINA

Proposamen eredua

Izena: ..............................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ............................................., bizitokia: ................................................. (herria, karrika eta probintzia), telefono zenbakia: ...................................., honako honen izenean eta hura ordezkatuz (ezabatu behar ez dena): ......................................................., NAN/IFZ: ................................................................., helbidea (herria, karrika eta probintzia): .............................................................................................., telefono zenbakia: ..................................... Erriberriko Udalak bulkaturik, enkantea eginen da 627 makalek osaturiko aprobetxamendua saltzeko, 540 t-ko pisua baitute. Horren berri izanik, eta orobat hura zuzentzen duen baldintzen orriaren berri izanik eta hura onarturik, zenbateko hau eskaintzen du: ........................................................................ euro (letraz eta zenbakiz), aprobetxamendu horren truke.

Iragarkiaren kodea: L1414324