214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, beraz, aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena argitara ematen da. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Kreditu bereziak. Gastuetan: 1 4521 60000 aurrekontu-aplikazioa “Lursail baten erosketa, kiroldegirako”, 491.000 euroko zenbatekoa.

–Espedientearen finantzabidea: 1 87000 aurrekontu-aplikazioa, “Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako”, 491.000 euroko zenbatekoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2014ko urriaren 26an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1414384