214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2015eko karga-tasak

Udalak, 2014ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, ondokoa erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/19905 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1. 2015erako beren horretan uztea indarra duten zerga-tasa berak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,10 indizea.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko.

3. Erreklamazio, kexa edo oharrik ez bada, aitzineko puntuan adierazitako epea iragan ondoan tasak behin betiko onetsitzat joko dira. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Igantzin, 2014ko urriaren 24an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1414373