2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautapena
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedaturikoarekin bat, deialdia iragarri da Corellako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.
Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea.
Interesdunek eskabidea aurkez dezakete Corellako Udaleko Erregistro Okorrean, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 9:30etatik 13:30ak arte; bertan adierazi beharko dute aipatu 31/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako gaitasun eta bateraezintasun baldintzak betetzen dituztela. Orobat, behar diren agiriak erantsi beharko dituzte, eskabidean titulazio akademikoaz, esperientziaz eta merezimenduez paratu dutena egiaztatu beharrez. Horrez gain, izangaiek memoria labur bat gehitu beharko dute, hautagai izateko beren egokitasuna arrazoitzeko eta kontuan hartu beharrekotzat jotzen duten bertze zernahi adierazteko.
Eskabideak aurkezteko epea bururatuta, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo absolutuaren bidez hautatu beharko ditu bake epaile titularra eta haren ordezkoa, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, betiere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez bada, Udalbatzak libreki hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen dituen lagunen izendapena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoaren esku geldituko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Corellan, 2014ko urriaren 24an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1414323