214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkatea ordeztea

TAOLaren 23. artikuluan eta AFEan horrekin bat heldu diren artikuluetan aurreikusiari jarraikiz, 2011ko ekainaren 27ko ebazpenaren bidez Alkatetza honek egin izendapenen ildotik, kanpoan naizen bitartean, 2014ko urriaren 27tik azaroaren 10era arte, biak barne, lehen alkateorde Miguel Angel Ochoa Alonsok bere bizkar hartuko ditu jarduneko alkate udalburuaren eginkizunak, AFEaren 47. artikuluan aurreikusten diren baldintzetan, eginkizunak berriz ere neure gain hartuko baditut ere joan-etorrian ibiliz gero edo garaia baino lehen itzuliz gero.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cascanten, 2014ko urriaren 24an.–Alkatea, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1414389