2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, aurrekontuan 2/2014 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 20/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2. aldaketa 2014ko aurrekontuan.
Kreditu gehikuntza
Gastu goitituak:
4. kapitulua: 1.433.62101 kontu-saila. “Energia aurrezteko jarduketa”. Zenbatekoa: 68.428,89 euro.
Diru-sarrera goititua:
Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:
8. kapitulua: 68.428,89 euro.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Caparroson, 2014ko urriaren 27an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1414372