214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Trukerako eskaintza publikoa

Barasoaingo Udalak eskaintza publikoaren deialdia egin du, honako ondasun hau eskuratzeko, gisa berean zehazten den ondasunarekin trukea eginez:

Eskuratu nahi den ondasuna:

–Lurzoru erabilera duen lurzatia, katastroaren arabera 1.462,77 m²-koa, Doctor Navarro karrikan dagoena Elena Aranguren karrikako gurutzagunean.

Udal ondasuna:

–1. poligonoko 174. lurzatia, katastroaren arabera 2.189,94 m²-koa.

Trukearen xedea da Udalak eskuratzen duen lurra aparkalekutako edo eremu publiko libretako erabiltzea.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 130. artikuluan ezarria bete beharrez, egokiak gertatzen diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkez ditzaten 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barasoainen, 2014ko otsailaren 20an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1414341