2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIA
Aurrekontuak. Hasierako onespena
Ariako Udalak, 2014ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arian, 2014ko azaroaren 14an.–Alkatea, Ramón Iturralde Retegui.
Iragarkiaren kodea: L1414340