2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
2015. urteko karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2014ko urriaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen 2015erako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatzea. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunak: %0,38.
–Landalurreko ondasunak: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
–Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
–Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu edo erabakia hartu zuen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Arellanon, 2014ko urriaren 23an.–Alkatea, Pedro Luis González Castillo.
Iragarkiaren kodea: L1414378