Iragarkia
214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
752/2014 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten dira Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2013ko Planeko nekazaritzako zenbait aseguru –polizak 2014ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arte izenpetzen badira edo indarra hartzen badute– kontratatzeko kosturako laguntzen oinarri arautzaileak. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira oinarriak.
Nekazaritzako Finantziazioari buruzko lege-xedapenen testu bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren 1. eta 2. artikuluen arabera, Nafarroako Gobernuak laguntzak emanen ditu, diruz laguntzen ahal diren nekazaritzako ekoizpenak eta arriskuak aseguratzeko, eta nekazaritzako ondasunen gaineko aseguruen kontratazioaren kostuan parte hartuko du. Legegintzako foru dekretu horrek, VI. tituluan, nekazaritza eta abeltzaintzako aseguru-sarietarako laguntzak arautzen ditu, eta bertan ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak urtero onetsi eta argitaratuko dituela laguntzak jasotzen ahal dituzten aseguru lerroak, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteko Planean sarturik dagoen aseguru bakoitzaren ezaugarrien berri duen unean.
Aseguru-sarien ordainketarako laguntzek Europar Batasunak ezarritako baldintzak bete behar dituzte, hain zuzen ere Estatuko laguntzak Europar Batasuneko merkatuarekin bateragarri izatea, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. artikuluari jarraikiz.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak nekazaritzako aseguruetarako laguntzen berri eman zion Europar Batasunari (Estatuko 774/01 laguntza). Batzordeak zehaztu zuen aseguru-sariak ordaintzeko laguntzak bateragarriak direla Europar Batasuneko Merkatuarekin, baldin eta aipatu ministerioak laguntza horietarako aurreikusi duen laguntza portzentajeak (autonomia erkidegoek emandako laguntzak barne, halakorik bada) aseguruaren kostu garbiaren gaineko portzentaje bat gainditzen ez badu.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Idazkariordetzak 2012ko abenduaren 28an Ebazpena emanda, Ministro Kontseiluaren 2012ko abenduaren 28ko Erabakia argitaratu zen, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2013ko ekitaldiko plana onesten duena. Erabakia 2013ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez aldatu zen.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 23ko 487/2013 Ebazpenaren bidez Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2013ko ekitaldiko Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2013an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren.
Kontuan harturik ezen nekazaritzako aseguru konbinatuen planetan aseguru lerro batzuen kontratazioaldiak beren urte naturala gainditzen duela, hurrengo urteko uztaileko 31n bukaturik, bidezko da ebazpen honen bidez onestea Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2013ko Planeko nekazaritzako zenbait aseguru –polizak 2014ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arte izenpetzen badira– kontratatzeko kosturako laguntzen oinarri arautzaileak.
Ebazpen honi Nekazaritzako Finantzazioari buruzko otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretua eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaizkio, bai eta urtarrilaren 20ko PRE/126/2012 Agindua ere, Estatuko Administrazio Orokorrak urtero ezartzen den nekazaritzako aseguru konbinatuen planean sartutako aseguruak izenpetzeko ematen dituen diru-laguntzetarako oinarri arautzaileak ezartzen dituena, maiatzaren 24ko PRE/957/2013 Aginduaren bidez aldatua.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Onestea Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2013ko Planeko nekazaritzako zenbait aseguru –polizak 2014ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arte izenpetzen badira edo indarra hartzen badute– kontratatzeko kosturako laguntzen oinarri arautzaileak. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira oinarriak.
2. Nekazaritzako zenbait aseguru, aurreko puntuan aipatzen direnak, kontratatzeko kosturako laguntzak emateko deialdia onestea.
3. Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpenerako eredua, ebazpen honen II. eranskinean jasoa, onestea.
4. 417.400 euroko gastua baimentzea, 2014. urtera luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Agroseguro bitarteko aseguru sarien konpentsazioa” izeneko 710001 71230 4700 414210 kontu-sailaren kargura, 2013ko Planeko aseguruen ordainketetarako, betiere 2014ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra kontratatuetarako.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Deialdi honen eta oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko urriaren 21ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.
I. ERANSKINA
Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2013ko Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2014an izenpetzeko diru-laguntza ezartzen duten oinarri arautzaileak
Lehendabizikoa.–Xedea.
1. Deialdi honen xedea da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2013ko ekitaldiko Planeko nekazaritzako aseguruak 2014an izenpetzen dituzten nekazari eta abeltzainei laguntzak ematea. Aseguruak Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako ondasunen gainekoak izanen dira, eta Estatuko Administrazio Orokorrak Nekazaritzako Aseguruen Estatuko Entitatearen (aurrerantzean, ENESA) bitartez helburu bererako ematen dituen diru-laguntzen osagarri.
Bigarrena.–Onuradunak.
1. Laguntzen onuradun izan daitezke hirugarren oinarriko taulan ageri diren aseguru-lerroetako poliza bat Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados SAn (aurrerantzean, Agroseguro, SA) sarturik dauden aseguru konpainiekin izenpetzen duten nekazariak eta abeltzainak, haien ustiategia Nafarroako Ustiategien Erregistroan (uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez ezarritakoa) izena emanik badago eta lanbidez nekazariak badira (eta kotizatzen badute nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan), edo lehentasunezko ustiategia badute.
2. Salbuespen hauek ezartzen dira:
2.1. Ustiategian hildako animaliak suntsitzeak dakartzan gastuen estaldurari dagozkion 132., 732., 198. eta 798. lerroetako aseguruen poliza bat izenpetzen duten aseguratuak.
2.2. Nafarroako kooperatibetako elkarlaneko laborantzako atalek honako beharkizun hauek bete behar dituzte laguntzen onuradun izateko:
a) Kooperatiba Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanik egotea, bai eta kasuan kasuko Kooperatiben Erregistroan ere, eta helbide soziala Nafarroan izatea.
b) Elkarlaneko laborantzako atalaren helburu nagusia atalera ekarritako lurrak batera ustiatzea izatea.
c) Haren estatutuetan aurreikusirik egotea azalera lantzeko modua, eta hauetako bat izatea modu hori: kooperatibak zuzenean; kooperatiben arteko akordioen bidez; edo errentan emanik edo beste kontratu mota batzuen bidez, ogibide nagusia nekazaritza duten nekazariekin (bazkideekin lehentasunez), kooperatibekin edo beste sozietate mota batzuekin eginik.
d) Zuzendaritza kontseiluko kideen erdiak baino gehiagok izatea nekazaritza ogibide nagusi.
3. Ebazpen honetako laguntzen onuraduna izateko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete beharko dira.
4. Ez dute diru-laguntzarik eskuratuko diru-laguntzak itzultzeko betebeharra izan eta horien ordainketa egin gabe dutenek, halaxe xedaturik baitago Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan.
Hirugarrena.–Diru-laguntza jaso dezaketen lerroak.
1. Diru-laguntza jaso daiteke Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2013ko ekitaldiko Planeko aseguru lerro hauek kontratatzeko kostuagatik.
KODEA | LERROA |
NEKAZARITZAKOAK | |
300 | Estaldura gorakorreko asegurua fruta ustiategietarako |
307 | Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguko zikloko barazkien aire zabaleko ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan |
309 | Estaldura gorakorreko asegurua belarki labore estentsiboetako ustiategietarako |
310 | Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiategietarako |
311 | Estaldura gorakorreko asegurua kaki eta beste fruta arbola batzuen ustiategietarako (kiwia eta elorri beltza) |
312 | Estaldura gorakorreko asegurua ardotarako mahatserako |
314 | Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako |
327 | Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloak dituzten barazki ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan |
ABELTZAINTZAKOAK | |
102 | Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren ustiategirako asegurua |
130 | Gizentzeko behi-aziendaren ustiategirako asegurua |
USTIATEGIAN HILDAKO ANIMALIAK ERAMAN ETA SUNTSITZEA | |
132 | Ustiategian hildako behi-azienda suntsitzeak eragindako gastuak estaltzeko asegurua |
732 | Ustiategian hildako behi-azienda suntsitzeak eragindako gastuak estaltzeko aseguru berriztagarria |
198 | Ustiategian hildako behi-aziendaz aparteko animaliak suntsitzeak eragindako gastuak estaltzeko asegurua |
798 | Ustiategian hildako behi-aziendaz aparteko animaliak suntsitzeak eragindako gastuak estaltzeko aseguru berriztagarria |
2. Nekazaritzako lerroetan, aipatutako laboreen aseguru osagarriak ez dira inoiz diruz lagunduko, mahats ustiategietarako estaldura gorakorreko asegurua izan ezik.
3. Arroz eta arto laboreek ez dute diru-laguntzarik jasoko belarki laboreetarako aseguru gorakorraren 309. lerroko 1. eta 2. moduluetan.
Laugarrena.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.
1. Aurreko oinarrian jasotako nekazaritza eta abeltzaintza aseguruetarako diru-laguntzen zenbatekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emandakoa, ENESAk helburu horretarako ematen dituenen portzentaje bat adinakoa izanen da. Diru-laguntza horiek ondoko taulan azaltzen dira. Taula horretan azaltzen da, orobat, ENESAk eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako diru-laguntzen baturak kostu garbiaren gainean izan dezakeen gehieneko portzentajea.
KODEA | LERROA | TALDEA | GEH. DIRU-LAG. | NGREN DIRU-LAG. |
300 | Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, P modulua | IV | %61,00 | %28 |
300 | Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, 1. modulua | VI | %65,00 | %22 |
300 | Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, 2. modulua | V | %65,00 | %32 |
307 | Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguko barazkien aire zabaleko ustiategietarako, P modulua | II | %58,00 | %43 |
307 | Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguko barazkien aire zabaleko ustiategietarako, 1. modulua | VI | %58,00 | %12 |
307 | Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguko barazkien aire zabaleko ustiategietarako, 2. modulua | V | %58,00 | %21 |
307 | Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguko barazkien aire zabaleko ustiategietarako, 3. modulua | V | %58,00 | %21 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 1. modulua, 1. eskualdea (Kantaurikoa - Mendialde Beherea) | V | %70,00 | %11 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 1. modulua, 2. eskualdea (Pirinioak) | VI | %70,00 | %11 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 1. modulua, 3. eskualdea (Lizarrerria, Allo, Los Arcos, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Bargota, El Busto, Deikaztelu, Mues, Santsol, Torres del Río eta Viana) | VI | %70,00 | %30 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 1. modulua, 3. eskualdea (gainerako udalerriak) | VI | %70,00 | %27 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 1. modulua, 4. eskualdea (Erdialdea, Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Mélida, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Erriberri, Pitillas, Santakara, Bardeako ordokia) | VI | %70,00 | %30 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 1. modulua, 4. eskualdea (gainerako udalerriak) | VI | %70,00 | %27 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 1. modulua, 5. eskualdea (Erribera) | VI | %70,00 | %30 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua, 1. eskualdea (Kantaurikoa - Mendialde Beherea) | V | %70,00 | %11 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua, 2. eskualdea (Pirinioak) | V | %70,00 | %11 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua, 3. eskualdea (Lizarrerria, Allo, Los Arcos, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Bargota, El Busto, Deikaztelu, Mues, Santsol, Torres del Río eta Viana) | V | %70,00 | %42 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua, 3. eskualdea (gainerako udalerriak) | V | %70,00 | %27 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua, 4. eskualdea (Erdialdea, Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Mélida, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Erriberri, Pitillas, Santakara, Bardeako ordokia) | V | %70,00 | %42 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua, 4. eskualdea (gainerako udalerriak) | V | %70,00 | %27 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua, 5. eskualdea (Erribera) | V | %70,00 | %42 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, P1 modulua (arto laboreak soilik) | I | %56,00 | %57 |
309 | Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, P2 modulua (arroz laboreak soilik) | II | %62,00 | %37 |
310 | Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiategietarako, P modulua | II | %80,00 | %50 |
310 | Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiategietarako, 1. modulua | VI | %80,00 | %28 |
310 | Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiategietarako, 2. modulua | V | %80,00 | %40 |
311 | Bakarrik kiwia, elorri beltza, P modulua | IV | %73,00 | %37 |
311 | Bakarrik kiwia, elorri beltza, 1. modulua | VI | %73,00 | %35 |
311 | Bakarrik kiwia, elorri beltza, 2. modulua | V | %73,00 | %37 |
312 | Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiapenetarako, P modulua | IV | %65,00 | %33 |
312 | Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, 1. modulua | VI | %65,00 | %15 |
312 | Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, 2A - 2B modulua | V | %65,00 | %26 |
312 | Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, 3. modulua | V | %65,00 | %26 |
312 | Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, C2A - C2B modulua | V | %65,00 | %26 |
312 | Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, C3 modulua | V | %65,00 | %26 |
314 | Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako, P modulua | II | %66,00 | %17 |
314 | Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako, 1. modulua | VI | %66,00 | %17 |
314 | Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako, 2. modulua | V | %66,00 | %27 |
327 | Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloetako barazkien ustiategietarako, P modulua | IV | %58,00 | %43 |
327 | Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloetako barazkien ustiategietarako, 1. modulua | VI | %58,00 | %12 |
327 | Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloetako barazkien ustiategietarako, 2. modulua | V | %58,00 | %21 |
327 | Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloetako barazkien ustiategietarako, 3. modulua | V | %58,00 | %21 |
102 | Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren ustiapenerako asegurua | IV | %65,00 | %33 |
130 | Gizentzeko behi-aziendaren ustiategi asegurua | IV | %65,00 | %33 |
2. Ustiategian hildako animaliak eraman eta suntsitzeari dagozkion aseguruek, aurreko oinarrian sartutakoek, diru-laguntza bakarra jasoko dute, ale bakoitzeko euro kopuruan adierazia, ondoko taulan ageri dena:
DIRU-LAGUNTZA (euroak aleko) | ||
BEHI-AZIENDA | 1. Gainerakoa | 1,50 |
2. Industrialki gizentzeko azienda | 1,50 | |
3. Tratularien azienda | 1,50 | |
4. Azienda berezia | 1,50 | |
ZERRI AZIENDA | 1. Gainerakoa | 2,23 |
2. Industrialki gizentzeko azienda | 0,67 | |
3. Trantsizioko zerrikumeak | 0,22 | |
4. Ezkurdiko zerriak | 0,22 | |
5. Ernaltzekoak | 0,22 | |
6. Basurdeak | 0,22 | |
ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA | 1. Gainerakoa | 0,32 |
2. Industrialki gizentzeko azienda | 0,32 | |
3. Tipifikazio zentroak | 0,32 | |
4. Tratularien azienda | 0,32 | |
5. Bereziak*** | 0,32 | |
ZALDI-AZIENDA | 1. Gainerakoa | 1,80 |
2. Industrialki gizentzeko azienda | 0,91 | |
UNTXIAK | 1. Gainerakoa | 0,60 |
2. Industrialki gizentzeko azienda | 0,21 | |
HEGAZTIAK | 1. Hegazti oso txikiak | 0,005 |
2. Hegazti txikiak | 0,01 | |
3. Hegazti ertainak | 0,01 | |
4. Hegazti handiak | 0,05 | |
5. Hegazti oso handiak | 0,005 | |
6. Oilategiko oilaskoa **** | 0,005 | |
OREIN-AZIENDA | 1. Zerbidoak | 0,44 |
PISZIFAKTORIA KONTINENTALAK | 1. Hazkuntza | 0,0011 (*) |
2. Gizentzea | 0,0011 (*) | |
(*) Euroak/kg. | ||
Edozein kasutan, Nafarroako Gobernuak ezarritako diru-laguntzaren eta ENESAk emandako diru-laguntzaren batura ez da aseguruaren kostu garbiaren %87,5 baino handiagoa izanen.
3. Ez da ordainduko 10 eurotik beherako laguntza zenbatekorik, diru-laguntza dagokien aseguru lerro guztiak kontuan harturik.
Bosgarrena.–Eskaerak non eta noiz aurkeztu.
1. Aseguratuak, edo asegurua haren izenean hartzen duenak, aseguru polizaren kontratua izenpetzea diru-laguntzaren eskaeratzat joko da, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ezarritako izenpetze epeetan egiten baldin bada eta zuzen bete bada edo zuzendu bada, bai kontratuaren osagaiei dagokienez, aplikatzekoa den araudian xedaturikoarekin bat, bai izenpetutako polizari dagokion diru-laguntza zehazteko behar diren datu guztiei dagokienez.
2. Aseguratuak uko egiten ahal dio aseguru kontraturako aurreikusitako diru-laguntzari. Horretarako, berariaz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari.
3. Aseguru berriztagarriko polizen kasuan, diru-laguntzarako eskaera izanen da hasiera batean izenpetutako aseguru poliza, urteko ordainketa egin izanaren agiria erantsirik. Ulertuko da polizaren ordainketak adierazten duela aseguruaren baldintzak onartzen direla eta kasuan kasuko diru-laguntzak jasotzeko betebeharrak betetzen direla.
4. Aseguru poliza kontratatzean aseguratuak adierazten du diru-laguntza eta laguntza publikoei buruzko arauetan eskatutako baldintzak betetzen dituela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluarekin bat; horrekin batera, ez dela eman haren kontra laguntza itzultzeko ebazpen irmorik, administratiborik nahiz judizialik, edo, hala bada, itzuli beharrekoaren ordainketa egin dela; eta ebazpen honetan diru-laguntzak emateko eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela frogatzen duten agiriak badituela.
Seigarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.
1. Diru-laguntzak norgehiagokako prozedura erabiliz emanen dira.
2. Aurrekontuko kontu-sailean ezarritako zenbatekoak aski ez badira laguntza eskaera guztiei erantzuteko, diru-laguntzarako eskubidea duten eskatzaile guztien artean hainbanatuko dira.
Zazpigarrena.–Ebaluazio organoa.
1. Nekazaritza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak eta eginen du ebazpen proposamena.
2. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du diru-laguntzei buruz, eta espresuki jakinaraziko zein eskaera ezetsi den.
3. Prozeduraren gainean ebazteko epea 6 hilabetekoa izanen da. Epea ebazpen espresik gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Zortzigarrena.–Aseguratuek laguntzaren aldaketen berri ematea.
Laguntzak onartzen dituzten aseguratuak beharturik daude jakinaraztera, zuzenean edo haien hartzaileen bitartez, kontratatutako aseguru lerroan aldaketak egiteko duen epean polizak izaten duen edozein aldaketa.
Bederatzigarrena.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.
Diru-laguntza hau Estatuko Administrazio Orokorrak helburu bererako ematen duenarekin bateratzen ahal da eta haren osagarri izanen da.
Hamargarrena.–Kontrola, zehapen araubidea eta diru-laguntzen itzulketa.
1. Diru-laguntzen onuradun diren aseguratuak beharturik daude Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren esku jartzera diru-laguntzen kontrolerako egokiak diren datu eta argibide guztiak.
2. Aseguratuek, nekazaritzako aseguru poliza kontratatzean, baimena emanen diote Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, beharrezkoa bada, beste administrazio batzuei informazioa eskatzeko, informatika edo telematika bidez, eskatutako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, zerga eginbeharrak betetzeari dagokionez, bai eta araututako diru-laguntzak eskuratzeko betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko beste edozein informazio ere.
Era berean, poliza kontratatzean baimena ematen dio Agroseguro SAri Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari polizari buruzko informazio guztia emateko, dagokion diru-laguntza kudeatu, kontrolatu eta ordaintzeko lanak egin ditzan.
3. Ebazpen honetan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, onuraduna beharturik egonen da diru-laguntzak eta dagozkien legezko interesak osorik edo zati batean itzultzera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 37.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
4. Aseguru hartzailea, kontratazio kolektiboko polizen kasuan, edo, aseguratua, banakako polizen kasuan, arau-hauste administratiboen erantzule baldin bada, zehapena jasoko dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoarekin bat.
Hamaikagarrena.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.
Deialdi honetako laguntzen onuradunen zerrenda Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren iragarki oholean argitaratuko da, Iruñeko González Tablas kaleko 9an.
Hamabigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.
Onuradunak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.
Hamahirugarrena.–Onuradunen eginbeharrak gardentasunari dagokionez.
Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek suertatzen badira:
a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.
b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.
Aurreko atalean ezarritako kopuruak gainditzen diren zehazteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, eta ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betearazitako aurrekontua.
b) Behar denean, negozio-zifra edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.
Aipatu inguruabarrak gertatzen badira, gardentasun betebeharraren mende dauden entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.
d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatu ondoren aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.
Informazio hori urtebetez eskura egonen da Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta eskatutakoa gehienez ere hilabeteko epean bete beharko da eskaera egiten denetik hasita.
Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du.
Entitateak ekitaldi berean ondoz ondoko diru-laguntzak jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.
Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
II. ERANSKINA
Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena
Izena: ..................................................................... | NANa/IFZ: ........................... |
Honako hau ordezkatuz: ........................................ | IFK: ..................................... |
Helbidea: ................................................................................................................ | |
Diru-laguntzaren onuradun naizen aldetik, aitorpen hau egiten dut (unitate kudeatzaileak bete beharrekoa): | |
Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu (2013ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateak gardentasunera daude behartuta, inguruabar hauek gertatzen direnean:
a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.
b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.
(Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira).
Aipatu foru dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, deklaratzen dut:
Ez dudala gardentasunerako betebeharrik (aipatutako foru dekretuaren 3. artikuluan azaldutako inguruabarrak gertatzen ez direlako).
.......................................................................................-k (adierazi organo-emailea) emandako ................................................................... (izena) diru-laguntza dela-eta, informazioa aurkeztu dut; beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.
Gardentasun betebeharra dut eta, horrenbestez, aitorpen honen eranskinean, 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako informazioa ematen dut, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten.
…............…..………….(e)n, ................................. (e)an
Sinatua:
Kargua:
Eskatzailearentzako argibide interesgarriak.
1. Aitorpen hau eta kasuan-kasuan aurkezten den informazioa telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari igorriko zaizkio.
2. Aitorpen hau igortzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita, argitaratuz gero. Betebehar hori betetzen ez bada, emandako diru-laguntza ez da ordainduko.
3. Entitate onuradunak ematen duen informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez eskuratzen ahalko da, argitaratzen denetik. Epe hori igarota, hura argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du eta, hala egiten ez badu, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du.
Iragarkiaren kodea: F1414196
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
