213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa Lizarrako kanpinaren ekialdeko unitateko Plan Berezian, Ordoiz alderdian baitago. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2014ko urriaren 2an, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Lizarrako kanpinaren ekialdeko unitateko Plan Berezian, Ordoiz alderdian baitago, ekialdeko unitateko jabeen elkarteak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, araudia-memoriarekin batera.

Lizarran, 2014ko urriaren 14an.–Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

3. artikulua aldatu da (ekialdeko unitateko Plan Bereziaren testu bateginaren hirigintzako justifikazioa), hain zuzen ere haren d) atalean, honela gelditu baita:

“3. artikulua, d) atala, beren horretan gelditu dira kanpinak berezko dituen gainerako hirigintza irizpideak: zoladura beratzak (zabor-legarra), arbolak lurzatien mugetan, heskai apalak, ez eraiki etab. Onartzen dira, gainera, zoladura gogorrak, hirigintzako araudian zehazten denari jarraikiz”.

5.1 atala aldatu da. Ekialdeko unitateko hirigintzako araudia, 5. artikuluan (Lizarrako kanpinaren ekialdeko unitateko Plan Bereziaren testu bategineko hirigintzako araudia). Honela gelditu da idatzirik:

“5.–Hirigintzako araudia; 5.1.–Ekialdeko unitateko hirigintzako araudia; Ekialdeko unitateko fitxa: Barneko karrikak: Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretua aplikaturik, eta bide segur eta erosoak izateko betebeharra dagoenez, batez ere hustuketa egin behar izanez gero, onartuko da bide horiek material gogorrekin zolatzea (asfaltoa, hormigoia, ...)”.

Iragarkiaren kodea: L1414298