213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORDOVILLA

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Cordovillako Kontzejuko Batzarrak, 2014ko urriaren 20an eginiko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontua aldatzeko espedientea, kreditu gehikuntza baita, eta horretarako ondotik zehazten den gastuen kontu-sailean kreditua sartuko da, honenbestekoa:

6. kapitulua.–Lurzatia erostea Cordovillako goialdean: 200.000 euro.

Finantzabidea diruzaintzako gerakina izanen da, hain zuzen ere 2013ko ekitaldiko kontuetatik murriztutako baliabide orokorretakoa; espedientea jendaurrean egonen da, indarra duen legeak agindu bezala. Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Cordovillan, 2014ko urriaren 21ean.–Kontzejuko burua, Sergio Delgado Bermejo.

Iragarkiaren kodea: L1414354