213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza

Basaburuko Udaletxean eta azaroaren 21ean egingo den 6/2014 zenbakidun ezkontza zibilerako Basaburuko Udaleko Alkateak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren arabera, 2014ko 39. alkate ebazpenean erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzia den Mikel Aingeru Goñi Erice jauna eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

Bigarrena.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, 2014ko azaroaren 21ean.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta interesdunei jakinaraztea.

Basaburuan, 2014ko urriaren 16an.–Alkatea Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1414007