213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANDIGOIEN

2014ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Arandigoiengo Kontzejuak, 2014ko irailaren 2an, hasiera batean onetsi zuen 2014ko udal aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arandigoienen, 2014ko irailaren 2an.–Alkatea, Anselmo Fernández García.

Iragarkiaren kodea: L1414299