213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

506/2014 EBAZPENA, urriaren 16koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 19ko 216/2014 Ebazpena eta abuztuaren 28ko 434/2014 Ebazpena, biak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiarenak, aldatzen dituena; lehenak 2014-2015 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onesten ditu, eta, bigarrenak, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen ikasturte horretako antolaketa eta funtzionamendurako jarraibideak.

Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 18ko 86/2014 Foru Aginduak apirilaren 8ko 52/2009 Foru Agindua aldatzen du, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtagiria arautzen dituena; orobat, uztailaren 12ko 109/2011 Foru Agindua aldatzen du, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtagiria arautzen dituena. 1. puntuan xedatzen du apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 15. artikuluko 1. eta 2. atalak aldatzen direla, adierazten baitu prestakuntzaren eduki guztiak lehen kurtsoan garatzen direnean, moduluen azken ebaluazioko lehen saioa ekainean eginen dela “Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak urteko ebazpenean adierazten dituen egunetan, ebazpen horretan ikasturte bakoitzeko jarraibideak onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko”; bestetik, lehen kurtsoan zein bigarrenean, gainditu gabeko moduluentzako azken ebaluazioaren hurrengo deialdia ekainean ere eginen dela “aurreko atalean aipatu urteko ebazpenean adierazitako egunetan”.

Irailaren 18ko 86/2014 Foru Agindu horrek 5. puntuan xedatzen du uztailaren 12ko 109/2011 Foru Aginduaren 15. artikuluko 1. eta 2. atalak aldatzen direla, honako hauek adierazten baititu: prestakuntzaren eduki guztiak lehen kurtsoan garatzen direnean, moduluen azken ebaluazioko lehen saioa ekainean eginen dela “Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak urteko ebazpenean adierazten dituen egunetan, ebazpen horretan ikasturte bakoitzeko jarraibideak onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko”; bestetik, lehen kurtsoan zein bigarrenean, gainditu gabeko moduluentzako azken ebaluazioaren hurrengo deialdia ekainean ere eginen dela “aurreko atalean aipatu urteko ebazpenean adierazitako egunetan”.

Ikasturte hau behar bezala garatzeko, azken ebaluazioko lehen eta bigarren deialdietako probak egiteko, ebaluatzeko eta notak emateko aldiak zehaztu behar dira, bai lehen kurtsoko moduluentzat, bai bigarren kurtsokoentzat.

LOGSEren arabera ezarritako prestakuntza zikloetatik LOEren arabera ezarritakoetarako erdibidean dauden ikasleen kasuak zabaltzearen egokitasuna kontuan hartuta, beharrezkoa da LOGSEko zikloak gainditu gabe dituzten ikasleei dagozkienak eranstea, LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua, 2008-2009, 2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteetan hasia, bukatu ondoren.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostena aurkezten du maiatzaren 19ko 216/2014 Ebazpena eta abuztuaren 28ko 434/2014 Ebazpena, biak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emanak, aldatzeko; lehenak 2014-2015 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onesten ditu, eta, bigarrenak, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek ikasturte horretan antolatu eta funtzionatzeko jarraibideak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 216/2014 Ebazpenaren 1. eranskineko 5. klausula aldatzea, ondoren adierazten den moduan uzteko; izan ere, ebazpen horretan 2014-2015 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onesten dira:

“5.a Lanbide Heziketako irakaskuntzen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen eskaera orokorraren modalitatean, hurrengo aldi hauetan eginen da azken ebaluazioko lehen saioa:

–Lehen kurtsoa: ekainaren 11tik 15era arte, biak barne.

–Bigarren kurtsoa: lantokietako prestakuntzaren modulua edo enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea hasi aurretik eginen da ikastetxean ematen diren moduluen azken ebaluazioko lehen saioa; eta lanbide heziketa dual gisa garatzen diren zikloetarako, maiatzaren 28tik ekainaren 1 arte.

Gainditu gabeko moduluei buruzko azken ebaluaziorako hurrengo deialdia aldi hauetan eginen da:

–Lehen kurtsoa: ekainaren 24tik 26ra arte, biak barne.

–Bigarren kurtsoa: oro har, ekainaren 11tik 15era arte, biak barne. 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko graduko irakaskuntza ofizialetan hasi nahi duten ikasleen kasuan, lehenago egiten ahalko da azken ebaluaziorako deialdi hori, irakaskuntza horietarako ezarritako onarpen prozesuan parte hartzeko modua izan dezaten.

Orobat, eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, ebaluazioko zereginez gain, berrikusketako beste zeregin berariazko batzuk, modulu bakoitzaren memoria didaktikoak, departamentuen memoriak, bukaerako memoria, orientazioa, erreklamazioak, ikasleak eta familiak hartu eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.”

2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 434/2014 Ebazpenaren 1. eta 2. eranskinetako 2. kapituluko 2.4 atala aldatzea, ondoren adierazten den moduan uzteko; izan ere, ebazpen horretan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Hasierako Lanbide Kualifikazio Programak ematen dituzten ikastetxe publikoen 2014-2015eko antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak onesten dira:

“2.4. LOGSEko zikloak gainditu gabe dituzten ikasleak, LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan hasia, bukatu ondoren”.

3. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 434/2014 Ebazpenaren 1. eta 2. eranskinetako 2. kapituluari 2.5 atal berria gehitzea; izan ere, ebazpen horretan, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Hasierako Lanbide Kualifikazio Programak ematen dituzten ikastetxe publikoen 2014-2015 ikasturteko antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak onesten dira. Hona atal berriaren testua:

“2.5. LOGSEko zikloak gainditu gabe dituzten ikasleak, LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua, 2008-2009 eta 2009-2010 ikasturteetan hasia, bukatu ondoren.

Ikastetxe bateratuek egoera horretan dauden ikasleen berri eman beharko diote Lanbide Heziketaren Zerbitzuari. Ikasle horiek teknikari titulua edo goi mailako teknikariarena lortu nahi izatera, LOEko titulua bakarrik lortzen ahalko dute; kasu horretan, bidezko baliozkotzeak tramitatu ondoren, falta dituzten moduluak gainditu beharko dituzte LOEren curriculamaren arabera. Ikasle horientzat aparteko deialdi berariazkoa eginen da 2014-2015 ikasturtean, LOEko kasuan kasuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua lortu ahal izateko.”

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpena Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko urriaren 16an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1414119