213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

635/2014 EBAZPENA, urriaren 6koa, Mendi Zerbitzuko zuzendariak emana, Abaurregaineko herri-basoan produktu naturalak biltzeko barrutia eratzeko baimena ematen duena.

Abaurregaineko Udalak, 2014ko ekainaren 9an, Abaurregaineko herri-basoan, onddoen, perretxikoen eta beste produktu natural batzuen barrutia eratzeko baimena eskatu zuen.

2014ko irailaren 3an, ordenantza arauemailea jendaurrean jartzeari buruzko ziurtagiria aurkeztu zuen, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Entitate horrek otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Mendien Erregelamenduaren 87. eta 88. artikuluetan ezarritako prozedura bete du perretxikoen, onddoen eta bestelako produktu naturalen barrutia eratzeko bere herri-basoetan.

Eskaera azterturik eta Oihanak Kudeatzeko Atalak eskatu den erabilera aldaketaren alde emandako txostena ikusita.

Horrenbestez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz; izan ere, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak esleituta dituen zenbait eskumen Mendi Zerbitzuaren esku uzten dira,

EBATZI DUT:

1. Abaurregaineko Udala baimentzea onddoen, perretxikoen eta beste produktu natural batzuen barrutia eratzeko Abaurregaineko herri-basoan.

2. Abaurregaineko Udalak barrutia seinaleztatu beharko du, 1994ko apirilaren 25eko Foru Aginduaren bidez onetsitako ereduari jarraikiz. Eredu hori 1994ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an, argitaratu zen.

3. Baimen hau ematen da jabetza-eskubidea salbu utzirik eta hirugarrenen kalterik gabe.

4. Edozein baso aprobetxamendutan gailendu behar diren kontserbazioaren, jasangarritasunaren eta errendimendu jasangarriaren printzipioak baloratzearren, kasu honetan bezala, barrutiaren titularren den toki entitateak datuak eman behar dizkio Baso Administrazioari, urte bukaerarako emandako baimen kopuruari eta motari buruz, baita bildutako produkzioari buruz ere, datu horiek jasoz gero. Datu horiek ematen ez badira, Baso Administrazioak barrutia baimentzen duen ebazpena errebokatzen ahalko du.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

7. Ebazpen hau Abaurregaineko Udalari, Oihanak Kudeatzeko Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko urriaren 6an.–Mendi Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.

Iragarkiaren kodea: F1413581