213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

643/2014 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, 0,71ko eguneratze koefizientea onesten duena 2015eko ekitaldian aplikatzeko Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuta dauden Tuterako udal mugapeko ondasun higiezin guztien katastroko balioei.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 22. artikuluak ezartzen duenez, “ondasun higiezinen erregistroko balioa zehazteko, merkatuko balioa hartuko da erreferentziatzat, baina erregistroko balioak ezin izanen du merkatukoa gainditu eta ez da izanen foru lege honen 24.2. artikuluan aipatzen den metodo gehigarria aplikatuta ateratzen dena baino txikiagoa, non eta azken hori ez den merkatuko balioa baino handiagoa”

Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 13an emandako 28/2011 Ebazpenaren bidez, Tuterako udalerriaren balorazio txostena onetsi zen eta, horrenbestez, haren aplikaziotik ateratzen diren balioek hurrengo zergaldian dute eragina, aipatu foru legearen 38. artikuluan xedatzen den moduan.

2014ko urriaren 7an sartu zen Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak 2014ko irailaren 29an hartutako erabakia, non Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileari eskatzen baitiote “... 2015. urtean 0,71ko eguneratze koefizientea aplikatzeko Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuta dauden Tuterako udalerrian dauden ondasun higiezin guztien katastroko balioei...” eta hori Tuterako Udalak Trabajos Catastrales SA enpresari enkargatutako azterlanean atera diren emaitzen ondorioz.

12/2006 Foru Legearen 23.2.i) artikuluak adierazten du Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak baloraziorako onetsitako parametro orokorrak direla, hain zuzen ere, Nafarroa osoan ondasun higiezinen balio homogeneoa ezartzeko balorazio metodoen aplikazioan beharrezkoak diren elementuak, hala nola, “... balioa eguneratzeko koefizienteak eta balioa finkatzeko koefizienteak, erregelamenduz ezarri beharrekoak”; bestetik, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko arau tekniko orokorrak onesten dituen otsailaren 22ko 20/2010 Foru Aginduaren 12. arauko 1. zenbakiak adierazten du “... Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak ezaugarri homogeneoak dituzten higiezin multzo jakin batzuen balioa eguneratzeko koefizienteak onesten ahalko dituela, ebazpenean espres zehazten den lurraldean kokatzen badira, eta hori Nafarroako Lurralde Aberastasunari eta Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 23.2 i) artikuluan aipatzen diren balorazioko parametro gisa ... eta horrela onetsitako koefizienteak urtero aplikatuko zaizkiela Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako katastroko balioei...”.

Aurrekoa ikusita, eta, Tuterako Udalak dituen datuetan oinarrituta, Lur-ondasunen Erregistroan egun inskribatuta dauden katastroko balioek alde nabarmena dutenez antzeko ezaugarriak dituzten higiezinen merkatuko prezioekin, aipatu araudia aplikatuz, bidezkoa da 0,71ko eguneratze koefizientea onestea Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatuta dauden Tuterako udal mugapeko ondasun higiezinen katastroko balioei 2015eko ekitaldian aplikatzeko.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–0,71ko eguneratze koefizientea onestea Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuta dauden Tuterako udal mugapeko ondasun higiezin guztien katastroko balioei 2015eko ekitaldian aplikatzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko urriaren 17an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Raúl Goñi Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1413939