213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 100/2014 prozedura

Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 100/2014 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia eskura du bulego judizial honetan.

Eta Juliano Bernadinetti jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, baita ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko irailaren 30ean.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1413229