213. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldizkako zerga eta tasak. 2014ko bigarren seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2014ko azaroaren 14an amaitzen dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2014ko bigarren seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, Espaloian barnako Pasabideen eta Eremu Publikoaren Okupazioaren tasak eta Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2014. urteko likidazioaren bigarren zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa ondoko entitateen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Banco de Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Popular, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Interneten bitartez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es).

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2014ko urriaren 20an.–Nuria Larrayoz Ilundain, Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L1414356