1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoak, Piano espezialitatean aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenden deialdien kontra. Iruñeko Kontserbatorio Profesionalerako eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriorako ziren zerrenda horiek.
Bai Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalerako bai Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriorako aldi baterako kontratazioetarako hautaprobetan, “A” zatiaren emaitzak ikusirik (hautaproba horiek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 23ko 1560/2014 Ebazpenaren eta 1561/2014 Ebazpenaren bidez onetsiak, hurrenez hurren), errekurtsoak jarri dituzte Nina Machaveli Devnozashvili andreak eta CSI-F Nafarroako irakaskuntzako sindikatuak.
Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei honen berri ematen zaie, alegazioak egin ditzaten iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo kalea, 8) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo kalea, 8, lehenbiziko solairua).
Iruñean, 2014ko urriaren 17an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F1414049