1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
507/2014 EBAZPENA, urriaren 16koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 405/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol-irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak arautu ziren eta horietarako deialdia egin zen, 2014-2015 ikasturterako.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 405/2014 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol-irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak arautu ziren eta horietarako deialdia egin zen, 2014-2015 ikasturterako, besteak beste hipikarako hasiera-ziklorako, eta inskribatzeko eguna eta lekua adierazi ziren, baita probak egiteko onartutako izangaien gehieneko kopurua ere.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 498/2014 Ebazpenaren bidez Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 401/2014 eta 405/2014 ebazpenak aldatu ziren. Ebazpen haien bidez araubide bereziko kirol-irakaskuntzetan onartua izateko prozedura arautu zen, eta irakaskuntza horietan sartzeko proba espezifikoak ere arautu ziren, hurrenez hurren.
Hau izan zen aldaketa: onartu daitezkeen gehieneko kopuruan izandako akatsa zuzentzea, izan ere 15etik 30era igaro da, eta, horrenbestez, irakaskuntza horietarako proba espezifikoan onartu daitezkeen ikasleen kopurua ere handitu da, 30 ikasletik 50era.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostena eman du Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 405/2014 Ebazpena aldatzeko, hain zuzen ere 1. eranskineko 4.2 oinarria aldatzeko, epe berri bat ezar dadin hipikako erdi mailako hasiera-zikloko kirol irakaskuntzetan izena emateko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 405/2014 Ebazpenaren 1. eranskineko 4.2 oinarria aldatzea. Ebazpen haren bidez Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol-irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak arautu ziren eta horietarako deialdia egin zen, 2014-2015 ikasturterako. Hortaz, honela idatzirik geldituko da:
“2. Ondoko taula honetan ageri da kirol-irakaskuntza bakoitzera sartzeko proba espezifikoetarako inskripzioa aurkezteko epea:
EPEA | KIROL-IRAKASKUNTZAK |
2014ko irailaren 1etik 5era | Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen ikasmaila |
2014ko azaroaren 13tik 20ra | Mendi Ertainetako kirol-teknikaria, bigarren ikasmaila |
2014ko azaroaren 20tik 27ra | Iraupen-eskiko kirol-teknikaria, lehen ikasmaila |
2014ko urriaren 13tik 17ra | Diziplina hipikoetako kirol-teknikaria, hasiera-zikloa |
2014ko azaroaren 10etik 14ra |
2014ko irailaren 22tik 30era | Futboleko kirol-teknikaria, lehen ikasmaila |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpena igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera eta Irunberriko “Lumbier FP” BHIra, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko urriaren 16an. –Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1414147