212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 581/2014 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 581/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Pevalma Logística SAri zitazioa egiteko balioa izan dezan, 2015eko otsailaren 3ko 11:20an ager dadin Justizia Jauregiko 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairua) eginen den judiziora, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko urriaren 13an.–Idazkari judiziala, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1413815