2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
3/2014 aldaketa aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena
Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontua aldatzeko 3/2014 espedientea. 2014ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an, hasierako onespenaren iragarkia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
3/2014 espedientea
Kreditu gehikuntza:
2. kapitulua.–Zenbatekoa: 8.600,00 euro.
4. kapitulua.–Zenbatekoa: 841,08 euro.
6. kapitulua.–Zenbatekoa: 12.257,91 euro.
Gastuak, guztira: 21.698,99 euro.
Finantzaketa:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 21.698,99 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 21.698,99 euro.
Villatuertan, 2014ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L1414217