2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa puntuala, Valtierrako Udalaren Plan Orokorreko egiturazko determinazioetan, Pablo López Aguirrek sustatua, 10. poligonoko 137 eta 140. lurzatietakon babes kategoria aldatzeko. Behin betiko onespena
Valtierrako Udalak, 2014ko irailaren 29an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen aldaketa puntual xehakatua behin betiko onestea Valtierrako Udalaren Plan Orokorreko egiturazko determinazioetan, 10. poligonoko 137. eta 140. lurzatietako babes kategoria aldatzeko, Pablo López Aguirrek sustaturik.
Babes kategoria aldatzea katastroko 10. poligonoko 137. lurzatiko 280,52 m²-ko esparruan eta 10. poligonoko 140. lurzatiko 444,89 m²-ko bertze esparru batean, izan beharrean “Koniferoekin basoberrituriko oihaneko lurzorua” (137. lurzorua) eta “Hemengo oihan eta sastraken oihaneko lurzorua” (140. lurzorua), izan dadin “Nekazaritzako eta ebltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua”.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluak dakartzaten xedapenak bete beharrez. Ohartarazten da ezen, behin betiko onespen honen kontra, administrazio xedapen bat denez, ez dela administrazio bideko errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluaren arabera. Hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak dira:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Valtierran, 2014ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1414213