212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 10/2014 Dekretua, urriaren 21ekoa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

2014ko urriaren 1eko osoko bilkuran erabaki zen 2003ko irailaren 26ko osoko bilkuran Udalbatzako kideek beren karguan aritzeagatik hartu beharreko ordainsariak eta bilkura-sariak onesteko hartutako erabakiaren xedapen zatiaren 1.a puntuaren aldaketa. Testua honela gelditu zen idatzirik:

“1. Honako hauek izanen dira udalkideen ordainsariak eta kalte-ordainak beren karguetan aritzeagatik:

a) Delegazio orokorra duten zinegotziak eta Castel-Ruiz EEPko burutza duena: dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko dira karguan, astean 20 orduz, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 19.207,04 eurokoa izanen da, hamabi alditan ordaindua.

Orobat, araubide berarekin eta dedikazio partzialeko baldintza beretan ari beharko da:

1. Ogasunaren eta Katastroaren eta Ondarearen eta Erosketen arloan eskuordetze berezia duen zinegotziaren karguan dagoena, betiere dagokion Alorreko eskuordetze generikoa duen zinegotzia lotzen ez bazaio dedikazio partzialaren ondoriozko ordainsari araudiari.”

2. Arriskuko haurdunaldia edo haurdun egon bitartean arriskua izateagatik, edo amatasuneko bajan egoteagatik edo iraupen luzeko bertze edozein arrazoirengatik lanerako ezintasun iragankorrean daudelako dedikazio partziala duten zinegotziak, Castel-Ruiz EEPko burutza duena eta Ur Batzordeko buruordea ordezkatzen dituzten zinegotziak.”

Alkatetza honen abenduaren 20ko 14/2013 Dekretuaren bidez, Alkatetzak Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean dituen eskudantziak Reyes Carmona Blascoren esku utzi zirela.

Udal honetako Langileen Administrazio Unitatean jasorik dagoela Carmona andreak ezgai-agiria aurkeztu duela eritasun arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasunagatik.

Ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita, dekretatu dut:

Lehenbizikoa.–Izendatzea Joaquim Torrents Delgado, Tokiko Gobernu Batzarreko kidea baita, Reyes Carmona Blasco ordez dezan, lanerako aldi baterako ezintasunagatiko ezgai-egoerak dirauen bitartean, Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean Alkatetzaren abenduaren 20ko 14/2013 Dekretuaren bidez haren esku utzi ziren eskudantzien erabilerari dagokionez.

Bigarrena.–Izendapenak ondorioak sortuko ditu dekretu honen datatik aitzina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Hirugarrena.–Dekretu honen berri eman bekio Udalaren Osoko Bilkurari; jakinaraz bekio ukitutako udalkideari, dagokion alorrari; eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bertan agertzen den datan indarra hartuko badu ere.”

Tuteran, 2014ko urriaren 23an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1414279