2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jakinarazpena
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, interesdunei adierazten zaie ondoan ematen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela, eta jakinarazten zaie ezen, Alkatetzak 2014ko urriaren 16an eman Ebazpenaren bidez, agindu dela administrazio espedientea bidal dadila Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira, jakinarazpena eta epatzea egiteko balio dezan, demandatu gisa aurkez eta ager ahal daitezen, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik bederatzi egunetan.
0000207/2014 errekurtsoa. Errekurtsogilea: Amanda Acedo Suberviola. Auzitegiko organoa: Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegia. Xedea: ondare erantzukizuna.
Torres del Rion, 2014ko urriaren 20an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1414155