2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
2, 3, 4 eta 5. aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1.–Kreditu transferentziak:
–Handituko diren kontu-sailak dira 121 13100 kontu-saila (Zerbitzu anitzetako lan-kontratudunak), 17.750 euro handituko dena, eta 314 16001 kontu-saila (Gizarte Segurantza), 5.750 euro handituko dena.
Murriztuko diren kontu-sailak dira 535 21800 kontu-saila (Hobekuntzak bazkalekuetan), 2.500 euro murriztuko dena, eta 432 64800 kontu-saila (Udal Planaren prestaketa), 21.000 euro murriztuko dena.
–Handituko den kontu-saila da 4521 21100 (Igerilekuetako konponketak eta mantentze-lanak), 4.000 euro handituko dena.
Handituko den kontu-saila da 613 22707 (Balorazio txostena), 4.000 euro murriztuko dena.
–Handituko den kontu-saila da 422 21200 (Ikastetxeko kontserbazioa eta konponketa), 2.000 euro handituko dena.
Murriztuko den kontu-saila da 121 13106 (Langileak ordeztea), 2.000 euro murriztuko dena.
2.–Kreditu berezia:
–Gastuen 6. kapituluan 422 21200 kontu-saila sortuko da (Ikastetxeko kontserbazioa eta konponketa), 2.000 euro gehiago izanen dituena.
Murriztuko den kontu-saila da 121 13106 (Langileak ordeztea), 2.000 euro murriztuko dena.
Garesen, 2014ko urriaren 21ean.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1414216