212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa AR-4ko Plan Partzialeko eraikuntzaren ordenantzan. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2014ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen AR-4ko Plan Partzialeko eraikuntzaren ordenantzaren 21 eta 22.6 artikuluetan.

Aipatu espedienteko agiriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, onetsitzat joko da aldaketa hori.

Obanosen, 2014ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Jesús María Puy Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1414241