212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Administrari-ofizialaren izendapena

Deialdia, Murillo el Frutoko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko.

2014ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, alkatetza honek, urriaren 23ko 72. ebazpenaren bidez, erabaki zen Jesús Manuel Murillo Fernández administrari-ofizial izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Murillo el Fruton, 2014ko urriaren 23an.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1414267