2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
2015eko zerga-tasen eta tasen onespena
Udalak, 2014ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez eta legez eskatzen den gehiengoarekin onetsi zituen 2015eko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 271995 Foru Legean adierazitakoarekin bat:
Lehenbizikoa.–2015erako ezartzea karga-tasa hauek:
1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,12.
2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.
3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: %1.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.
Karga-tasa: %8.
Bigarrena.–Honako tasa hauek ezartzea:
–Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak tramitatzea: Txostenaren kostua.
–Ordezko betearazpena edo egindako zerbitzua: %0,5, betearazpenaren kostua.
–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 120,00 euro.
–Ziurtagiriak: euro 1,00.
–Fotokopiak: 0,05 (A4) eta 0,10 (A3).
–Konpultsak: 0,10, bakoitzeko.
–Fax-igorpenak: euro 1,00 lehen orria eta 0,50 hurrengoak.
–Aurri egoeren espedientea: teknikariaren faktura.
–Kontribuzioaren eta bertze zerga batzuen ordainagirien kopiak: 0,60 euro bakoitza.
–Katastroko orriaren eta lurzatien gaineko zedularen kopia: euro bat.
–Aldaketa Udal Planean: prentsan argitatzearen kostua.
–Autobus txartela: 3 euro.
Hirugarrena.–Indarrik gabe uztea Aretoak eta kultur espazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza, behin betiko 2006ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, otsailaren 24an.
Laugarrena.–Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
Borzgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.
Metautenen, 2014ko urriaren 17an.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
–Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Metautenen, 2014ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Juan Miguel Zudaire Landa.
Iragarkiaren kodea: L1414238