212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

4, 5 eta 6. aldaketak 2014ko ekitaldiko aurrekontuan
Behin betiko onespena

2014ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an, 2014ko aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU GEHIKUNTZA:

4. aldaketa:

1 4320 60102 kontu-saila.–Goraguneak eta seinaleak paratzea, bideetan (7): 5.000,00 euro.

5. aldaketa:

1 4320 623 kontu-saila.–Ibilgailuak eta makineria erostea: 20.000,00 euro.

6. aldaketa:

1 4530 62902 kontu-saila.–Bestetarako oholtzak eta hesiak: 7.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

1. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.000,00 euro.

2. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000,00 euro.

2. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.000,00 euro.

Martzillan, 2014ko urriaren 22an.–Alkatea, José M.ª Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1414240