2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
2015eko ekitaldiko karga-tasak
Elizagorriko Udalak, 2014ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen 2015erako karga-tasak finkatzea hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta hirilurren balio igoeraren gaineko zergan.
Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Elizagorrian, 2014ko urriaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1414225