2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Ibargoitiko udalerriko balorazio txostenaren berrikuspena. Hasierako onespena
Ibargoitiko Udalak, 2014ko abuztuaren 18ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ibargoitiko udalerriko balorazio txostenaren berrikuspena, eta Udalaren ordezkari hauek izendatzea Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuarekin osatutako Batzorde Mistorako:
Alkatea: José Javier Eslava Armendáriz.
Zinegotzia: José Javier Urdaci Uceda.
Zinegotzia: Joaquín Monreal Lecumberri.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo alegazioak aurkez ditzaten.
Ibargoitin, 2014ko urriaren 20an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1414227