212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Osasuneko kontseilariak abuztuaren 19an emandako 81/2014 Foru Aginduarena. Foru agindu horrek Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen.

Oharturik akatsak eta omisio bat daudela Osasuneko kontseilariak abuztuaren 19an emandako 81/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan eta lehenbiziko xedapen gehigarrian, zuzenketa egin behar da. Foru agindu horrek Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen, eta 2014ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 24an.

Bidezkoa da zuzenketa hauek egitea:

A) “H3ko Erizaintza Unitatea, H4ko Erizaintza Unitatea, N1ko Erizaintza Unitatea, N2ko Erizaintza Unitatea, N3ko Erizaintza Unitatea, 2Gko Erizaintza Unitatea, 3Gko Erizaintza Unitatea, 4Gko Erizaintza Unitatea, 1Mko Erizaintza Unitatea, 2Mko Erizaintza Unitatea eta 3Mko Erizaintza Unitatea”.

Honela behar du: “H3 solairuko Erizaintza Unitatea, H4 solairuko Erizaintza Unitatea, N1 solairuko Erizaintza Unitatea, N2 solairuko Erizaintza Unitatea, N3 solairuko Erizaintza Unitatea, 2G solairuko Erizaintza Unitatea, 3G solairuko Erizaintza Unitatea, 4G solairuko Erizaintza Unitatea, 1M solairuko Erizaintza Unitatea, 2M solairuko Erizaintza Unitatea eta 3M solairuko Erizaintza Unitatea”.

B) Lehen xedapen gehigarria.

Honela dioen tokian: “Anestesia, Konorteratze eta Minaren Tratamenduko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Anestesia, Konorteratze eta Minaren Tratamenduko Erizaintzako “A” Unitateko buru arituko baita”.

Honela behar du: “Anestesia, Konorteratze eta Minaren Tratamenduko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintza I. Unitateko buru arituko baita”.

Honela dioen tokian: “Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako “B” Unitateko buru arituko baita”.

Honela behar du: “Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita”.

Kentzea: “Laguntza Anbulatorioko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Araubide Anbulatorioko Erizaintza Unitateko buru arituko baita”, bitan agertzen baita.

Kentzea: “Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Errehabilitazioko Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita”.

Kentzea: “Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita”.

Sartzea: “Errehabilitazioko Erizaintzako A Unitateko buruarena, orain Dietetika eta Proiektu Berrietarako Erizaintza Unitateko buru arituko baita”.

Iruñean, 2014ko urriaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1414061