2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Jarduera ekonomikoen gaineko 2014ko zerga, 2014ko
bigarren seihilekoko ibilgailuen pasabideen tasa
eta lur-ondasunen kontribuzioa
Aditzera ematen da 2014ko azaroaren 21ean bukatuko dela borondatezko epea ordaintzeko Jarduera ekonomikoen gaineko 2014ko zergagatik igorritako kuotak, 2014ko bigarren seihilekoko ibilgailuen pasabideen gaineko tasarenak, eta Lur-ondasunen gaineko Kontribuzioaren 2014. urteko likidazioaren bigarren zatiko kuotak.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixaren, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bertzelako eratan (informazio gehiago web gune honetan: www.burlada.es).
Helbideratutako ordainagiriak epea bukatzen den egunean kargatuko dira.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Burlatan, 2014ko urriaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1414229