212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2. eta 3.aldaketak 2014ko aurrekontuan

2014ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi dira 2. eta 3.aldaketak Buñuelgo Udaleko 2014ko aurrekontuan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, irailaren 24an, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa hauek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:

2. aldaketa. 4320-62301 kontu-saila: “Urez garbitzeko makina, 15 litrokoa” Kreditu berezia, 1.197,59 eurokoa, kontu-sail hau zenbateko berean beheitituz finantzatua: 4220-62200 “Hainbat inbertsio ikastetxean”.

3. aldaketa. 1210-62600 kontu-saila: “Aplikazioa eta webapp Reskyt” Kreditu berezia, 832,48 eurokoa, kontu-sail hau zenbateko berean beheitituz finantzatua: 4512-62100 “Kultur Etxeko ekipamendua”.

Buñuelen, 2014ko urriaren 22an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1414259