212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. 2014ko bigarren seihilekoa

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2014ko bigarren seihilekoa borondatez ordaintzeko epea 2014ko azaroaren 19an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2014ko azaroaren 19an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2014ko urriaren 22an.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1414242