212. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Gobernuz kanpoko erakundeendako diru-laguntzen deialdia, 2014an ebolaren birusaren izurriteak Mendebaldeko Afrikan jotako herrietan espezializaturiko giza laguntzako proiektuak egiteko

Barañaingo alkate udalburuak 2014ko urriaren 21ean eman ebazpenaren bidez, onetsi da gobernuz kanpoko garapen erakundeendako diru-laguntzen deialdia, 2014an ebolaren birusaren izurriteak Mendebaldeko Afrikan jotako herrietan espezializaturiko giza laguntzako proiektuak egiteko,

Oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan (Udaletxeko plaza, z.g.) bai Udalaren web orrian: www.baranain.com.

Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodun iragan ondoan amaituko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2014ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1414244